Uztaritzeko KOTILUNAK

Urteko garai ilunean ispiritu txarrak uxatu nahian

Kutun elkarteak, herriko ikastola eta ikastegi pribatuarekin elkarlanean, Uztaritzen Olentzeroren ospakizuna herrikoiagoa izateko parioa hartu zuen 2017ko abenduaz geroztik.

Horren aberasteko, baita ihauteriek Uztaritzen duten errotzea kontuan harturik ere, zenbait kutun-kidek joaldun talde bat osatzea erabaki genuen. Baina ez edozein joaldun talde: zer gara gu, nor gara gu, uztariztarrak gara gu! Kotilungorria, herriko pertsonai-ikurra, erreferentziatzat hartu dugu joaldun figurarekin nahasteko eta pertsonai berria sortzeko. Hortaz: kotilunak gira!

Auzoz-auzo dolon-dolon!

Horretan gabiltza beraz Olentzerotik (Neguko solztiziotik) ihauteri bitartean, udaberri ataria arte, auzoz-auzo, baita ondoko herrietan ere.

Igande goiz batez, 10:00ak eta 13:30ak artean joareak joka eta joka entzuten badituzu, beraz, ez harritu, ez larritu, kotilunak hortik gaindi gaituzu! Eta ez lotsatu egarria kentzeko eskaintza egiteagatik!;)

SEGI GAITZAZU